Behatokia - CIN - Viana

Behatokia:
“El Bordón”

Behatokia mendixka batean dago, aintziratik metro batzuetara, laborantzako finka batek bereizita. Harrizko eraikina da, solairu batekoa eta lehiate handiekin, urtegira begira.

Behatokian doako arreta ematen zaie natura erreserba bisitatzen dutenei. Gomendagarria da hura bisitatzea, hezegunearen egoeraren eta urtaro bakoitzean ikusteko aukera onenen berri izateko, bereziki umatze garaian, animaliak ez molestatzeko.

Zentroan prismatikoak eta teleskopioak daude, aintzira ikusi ahal izateko. Hormetako panelek modu grafikoan azaltzen dituzte hezegunearen historia, kondairak, bertan bizi diren landare eta animaliak eta hura bisitatzen duten hegazti habiagile eta negutarrak. Beste panel batzuek Vianaren eta Nafarroako Naturgune Babestuen Sarearen historia, uraren erabilerak eta hegaztien migrazio ohiturak jorratzen dituzte.

LAS CAÑASKO URTEGIA
N-111 errepidea.
31230 Viana, Nafarroa.
(+34) 696 83 08 98
oelbordo@navarra.es