LURRALDEA - CIN - Viana

El territorio

Las Cañas Vianako lurretan dago: Nafarroako herri hori Arabatik gertu dago, eta Errioxarekiko muga naturala Ebro ibaia da. Eremua Estellerriko Erriberan dago, eta bertako klimaren ezaugarriak dira negu hotzak eta uda lehor eta beroak. Paisaiaren ezaugarri nagusiak dira labore soroak, azalera handiak hartzen baitituzte, baita mahasti, olibadi eta beste labore mediterraneo batzuk ere.  

Longar hipogeoa Vianako hilobi megalitiko bat da, eta frogatzen du Neolitiko-Kalkolitoan gizakiak bizi izan zirela paraje horietan. Erromatarrak ere finkatu ziren ingurune horretan, eta zenbait altxor utzi zituzten, adibidez Musen mosaikoa, Arellanon. Mende batzuk geroago, Vianak eta inguruko beste herri batzuek Europako ibilbide kultural, erlijioso eta ekonomiko handienetako bat osatu zuten: Donejakue Bidea.

Las Cañasko behatokiak “El Bordón” du izena, hain zuzen ere, erromesek  Galiziarako bideanlur horiek zeharkatzen zituztela zerabilten bastoi edo pordoiagatik. Vianako Andre Mariaren elizak (monumentu nazional izendatu zuten), Los Arcoskoak, hure ere Andre Mariaren izenpekoa, eta inguruko beste eraikuntza batzuek garaiko ondare artistikoa osatzen dute; ondare hori urtero berpizten dute Lizarrako Erdi Aroko Astean.

Inguruko beste jai batzuek lotura dute mahaiarekin, eta azpimarragarriak dira, besteak beste, Metautengo boilurra, Deikazteluko zainzuria edo Mendabiako piperra. Azken bi horiek Ebro ibarreko baratzeetako produktuak dira, eta ezagunak dira Nafarroako mugetatik at.